Skip to content

Instantly share code, notes, and snippets.

@ZiTAL
Last active December 29, 2022 11:28
Show Gist options
  • Star 0 You must be signed in to star a gist
  • Fork 0 You must be signed in to fork a gist
  • Save ZiTAL/7c7204d211ff75ff5a010dcb9d818cc6 to your computer and use it in GitHub Desktop.
Save ZiTAL/7c7204d211ff75ff5a010dcb9d818cc6 to your computer and use it in GitHub Desktop.
Gaztezuloko sexumatoia zentsura barik

zital

Zein da zure film erromantiko gogokoena?

Pertsonak ez dira garrantzitsuak, idealetaz oroitu, pertsonak atxilotu, erahil eta ahaztu ahal direlako, baina idealek 400 urte geroago ere mundua alda dezakete. “V for Vendetta”

V for Vendetta

Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?

ETB2ko “NIP TUCK” telesaila nahiko morbosoa zen, gainera gidoilariak ni baino deprabatuagoak ziren, eta beti harritzen ninduten.

Noiz eman zenuen zure lehen musua?

Ba ikastola garaian, gelako neska batekin, gaur egun neskalaguna dauka… baina zin dagit musu onak ematen ditudala! kankankan!

Joango al zinake zita batera itsu-itsuan?

Kalimotxoa tarteko badagoen bai, bestela SEP (Segizak eta Emantzak Pakea / Goenkaleko Pelosek esana).

Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?

“Forocoches-en kontua daukat” edota “egunero Wordle-n aritzen naiz”.

Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena? (Begiak, besoak, ilea, irribarrea…)

Begirada, Jazza (flow-a bermeon), barrea, begiak, ahoa, usaina...

Inoiz eman al dizute kalabazarik?

Eman dizkidaten kalabaza guztiekin, gehi ikastolatik hasita ikasketak amaitu arteko kalabazetin batuta, aspaldi da mundu mailako lehen kalabaza esportatzailea bihurtu nintzela.

Erradikal eta erromantikoa zarela agertzen da zure Twitter kontuan. Hala al da?

Bai, baina ez pelikula erromatikoetako estereotipoa horietarikoa, lorak politagoak ikusten dira zelaietan; nirea idealen erromantizizmoa da, ba al dago euskaraz hitz egitea baino gauza erradikal eta erromantikoagorik?

Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?

Nire aitona “Ramon Bilbao” deitzen zen, eta badago ba izen berbereko ardoa, ba ardo bera edaten geundela, txantxetan esan nuen nire aitona bera zela mahastien jabea eta… ttak! kankankan!

Bideo-jokoez edota bermeotarrez hitz egiteak balio al du ligatzeko?

Ezin da Bideojokoek ematen duten birginitate ezkutuaren aurkako ligatzeko sorginkeriarik erabili. Bermeotarrari buruz, aurpegi honekin ez dago salbatuko nauen euskalki zein batuarik.

App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizionla?

Behin nire argazki bat neska bihurtu genuen app batekin, eta ligatzeko app batean ordu bitan 1000 atsegin dut lortu nituen, mugikorraren bateria zaintzeko kendu behar izan nuen kankankan!

Zita batean, zuk ematen al duzu lehen pausoa, ala nahiago besteak aurrea hartzea?

Gehienetan nik eman dut lehen pausua, non daude heteropatriarkatua apurtu nahi duten emakumeak!

Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?

Bermeotar p̶e̶t̶o̶ mestizo bezala: lupina, bisigua edota erregea labean eginda, bestela ere, patata tortillak ere nahiko onak egiten ditut.

Ligatzeko playlist-ik badaukazu?

Musikarik hoberena bikotearen intziriak dira, baina playlisten bat aukeratzekotan “lenny kravitz”-en “the camber” eta “LaTour”-en “Blue” (Basic Instinct) abestiekin nahikoa da.

Lenny Kravitz The Chamber

Blue by LaTour - Basic Instinct

Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?

Inoiz ez esan bermeotarra zarela. Beti esan bermeotarra zarela.

Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?

Zuretzat ere mukizapi honek kloroformo usaina al dauka?

Maniarik ba al duzu oheratzerakoan? (Ondorengo zigarrotxoa…)

Ondoren txalo zaparrada jotzen dut hegazkinak lurra hartzen duenean paletoek egiten duten bezala.

Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?

Sofa, dudarik gabe.

Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su? (Adibidez gurasoek, lagunen batek…)

Bai lagunek txokoan, txoko hartan CSI-koak argi morearekin agertuz, leku hark manifestazio feminista emango luke, eta ni parte hartze horren zati oso txiki bat izango nintzateke.

Zein da zure sexu-fantasiarik zoroena?

Emakume talde batek bahitu, bortxatu ta haien buruzagian aurrera eraman eta denen aurrean buruzagiarekin txortan egitera behartzea.

Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?

Bai, komunetan, baina kontuz aireztatu gabeko lekuetan, beroa dela eta arnas gabe gera…

Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?

5 izarreko hotel batean, jacuzzia, ardo ona… eta telebistan salvamen Kiko Matamoros eta Belen Esteban mokoka daudela maiatasuna egiteak ez du preziorik.

Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena? Eta baiezkoa eman al zenuen?

Behin mutil batek bere arreba eta amaren argazkietan masturbatzeko eskatu zidan eta... ez, ez nuen egin.

Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?

Gozagarriena, behin neskalagun batek garrasi eginarazi zidana, Nacho Vidalek zapoarekin baino bidai-astral zoroagoa sentitu nuen, eta tamalez berriz gertatu ez dena.

Traketsena neskalagunarekin larrutan nengoela, pisukidea sartu zen, eta “DESPACITO” abestia topera jarri zuen, bertan behera utzi behar izan nuen, kankankan!

Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?

Ba ez dakit, proposamenak entzuteko prest nago! Bestalde, ez nuke "galletaren jokoan" parte hartuko, kankankan!

zital

Sign up for free to join this conversation on GitHub. Already have an account? Sign in to comment